XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumea eta aberria

MIREN ITZIARR'I IDAZKIAK

Agur ene maitea: Orrillean, izadia, argiz, margoz, eta alaitasunez jantzitzen dan illean; Miren Ama Neskutsaren zale dan gogoa, yoran berri garbi eta jauntzalez ernaitzen dan illean, emakumea eta euzkereatzaz asi naizen ontan zer aipa neikizu Ama gozo oni Lore-il ontan zuzentzen zaizkiyon abestiak baño egokiago?...

Ara emen emakumeok zertzaz dezakegun baita euzkera-aldez lan ederra. Zer esanik ez dago Miren Neskutzaren aintzazko elizkizunetan, bere billerako neskatxen gain abestiak egon oi dirala.

Poz aundiz esan bear dizut, nere uritxoan euzkera beti erabiltzen degula; zein da udaldian, bertora etorten diran kanpotar neskatxekin batian, ekizkizun banakaren batzutan izan ezik; ostian beti euzkeraz; eta zer gauza egoki eta ederragorik euzkeldun Miren-Alabak beren ama euzkeraz aintzaltzia baño?

Bai badakigu baña, zoritxarrez euzkeldun utsak diran uritxo batzutan (oso gutxitan Jauna'ri eskerrak) Miren-Alabak beti erderaz abesten dutela; eta au Billera'ko agintari diran neskatxak erdaltzale diralako beste ziyo gabe.

Onelakoak, eta beren artean euzkeltzale dan neskatxaren batek euzkeraz abesteko naya agertzen ba'du, agitz erantzun bat dute: Zuek elizara ere politikakin zatozte, eta Ama Birgiñak euzkeraz bezin ederki erderaz ere entenditzen du; eta nola euzkeraz ez degun (onelako edo alako) kanta erderazko bezin politik, ba erderaz kantatuko degu.

Eta au aitzaki artuta, berenakin ateratzen dira.

Ara Itziartxo: ez dizut esaten orrelako ez-ta-bai baten, geureakin atera ezik, guzia utzi ta etxera juan bear geranik, Nai duanak abestu dezala esanda; baña bai, onelako uneetan makaldu bear ez gerala.

Guri, gure Jaungoikuak gogo-barruan esaten digun bezela: Alegindu zera zeurea aldezten, eta ez dezu ezer lortu; Neuk dakit zergatik. Zuk baña aintza emaidazu; euzkeraz ezin ba'dezu erderaz, al dezun bezela.

Oyeri baña iñola ere, esango die: Utzi zazu zure naya, neretzat ele guziak dira berdin, eta euzkeldun artean euzkeraz aintza geyago emango didazu.

Bakoitza, gure uste guzien gain, Jaungoikoa'gana zuzendu bear gera, ori bai; baña Jaungoikoak gure uste ori zuzena danean, ez digu debekatzen bear bezela aldeztea; eta auxe da neskatxa euzkeldunak, obeto esateko abertzaleak, egin bear deguna; geurea aldeztu; bear bezela, baña aldeztu; bein da berriro, eta makaldu gabe.

Orrengatik neskatxa euzkeldun abertzaleak, alegindu gaitezan gure txadonetara euzkera eramaten, beretan euzkeraz abesten; eta au bai, batere beldur, batere espai gabe dezakegula; ba onela egiñaz ez bakarrik gure eresi, gure olerki, eta gure elea aldezten ditugu, baita Jaungoikuari aintza geyago eman ere.

TENE.